PLATAFORMA DIGITALETAKO SEGURTASUN-POLITIKA
TRATAMENDUAREN ARDURADUNA
Hauek izango dira erabiltzailearen datu pertsonal akademiko eta profesionalen tratamenduaren arduradunak:
- Ikastetxe pribatu edo itunduen kasuan, ikasleari dagokion ikastetxea edo hezkuntza-zentroa, baita irakasleari dagokiona ere, hango enplegatu den heinean.
- Ikastetxe publikoen edo institutuen kasuan, ikastetxea non kokaturik dagoen, autonomia-erkidego horretako hezkuntza-saila.
Hori dela eta, ikastetxeak datuak babesteko araudiak ezarritako lege-betebeharrak bete beharko ditu, besteak beste, informazio- eta legitimazio-betebeharrak eta erabiltzaileen eskubideen arreta. Santillanak laguntza eskainiko dio tratamenduaren arduradunari datuak babesteko araudia betetzeari dagokionez.
SANTILLANA: TRATAMENDU-ERAGILEA
Sanoma Educación SLUk (aurrerantzean, Santillana) tratatuko ditu erabiltzaileak bere jardunarekin loturik Santillanaren titulartasuneko aplikazioetan (aurrerantzean, Aplikazioa) aritzeko ematen dizkion erabiltzaile-datu akademiko eta profesionalak, Santillana baita, hain zuzen, tratamendu-eragilea. Aplikazioaren funtzionamendua, irisgarritasuna eta erabilgarritasuna kudeatzea izango da tratamenduaren xede bakarra. Tratamenduaren arduraduna, berriz, aplikazioa baliatzeko erabiltzaile espezifiko bakoitzaren lizentziak kontratatu dituen ikastetxea izango da. Interpretazio hori bat dator Datuak Babesteko Espainiako Agentziaren irizpidearekin, zeina Ikastetxeentzako gidanbaitago jasota.
Irakasle eta ikasleen datuen tratamendu-eragile izateari dagokionez, Santillanak betetzen ditu Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamenduaren 28. artikuluan araututako eskakizunak (aurrerantzean, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra). Ondorioz, Santillana Educación etxeak, besteak beste, betebehar hauek hartzen ditu bere gain:
- Aplikazioak ondo funtzionatzeko ezinbestekoa denean soilik sartzea datuetan.
- Aplikazioa erabiltzaileak emandako jarraibideen arabera kudeatzeko tratatuko ditu datuak, eta ez ditu bideratuko, aplikatuko edo erabiliko beste ezein helburutarako.
- Santillanak hautematen badu ikastetxearen jarraibideren batek urratu egiten duela datuak babesteko araudia, berehala ipiniko du jakinaren gainean ikastetxea, eta haren erantzukizuna izango da jarraibideak datuak babesteko araudia urratzen ote duen ala ez aztertzea, bai eta behar diren erabakiak hartzea ere.
- Santillanak bermatuko du datuak tratatzeko baimena duten pertsonek hartu dutela konfidentzialtasuna errespetatzeko konpromisoa. Konfidentzialtasun-betebehar hori mugagabea izango da.
- Ez dizkie hirugarrenei emango, transferituko, lagako edo jakinaraziko erabiltzailearen erantzukizunpeko datu pertsonalak, ez hitzez, ez idatziz, ez bide elektroniko, paper edo sarbide informatikoaren bidez, ezta datuak gordetzeko izanik bada ere, salbu eta aldez aurretik horretarako baimena edo jarraibidea eman badu tratamenduaren arduradunak.
- Aplikazioan sortutako, emandako edo sartutako edukiak biltegiratzearekin lotutako datu pertsonalak tratatzearen ondoriozko funtzioak, zereginak eta/edo erantzukizunak bakarrik azpikontratatuko dizkio hirugarren bati.
- Santillanak, bere eginkizunen jardunean erabiltzaileren baten datuak tratatzen baditu eta erabiltzaile horrek datuak babesteko dituen eskubideak baliatzea eskatzen badu, lehenbailehen emango dio eskabide horren berri ikastetxe kontratatzaileari.
- Ikastetxeari laguntza emango dio datuen babesari buruzko inpaktu-ebaluazioak egiteko eta, kasuak eskatzen duenean, kontrol-agintaritzari aurretiazko kontsultak egiteko.
- Ikastetxearen eskura jarriko du eginbeharrak betetzen dituela egiaztatzeko behar den informazio guztia, baita erabiltzaileak edo hark baimendutako beste auditore batek eginiko ikuskapenak egiteko informazioa ere.
- Santillanak datuak babesteko ordezkari bat izendatu du bere borondatez, eta hauxe da harekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa dpo.spain@sanoma.com.
- Aplikagarri zaion Europar Batasunaren edo estatu kideen zuzenbidea betetze aldera, Santillanak ikastetxearen erantzukizunpeko datu pertsonalak transferitu behar badizkie hirugarrenei edo horietan sartzeko baimena eman behar badie, lege-betekizun horren berri emango dio aldez aurretik erabiltzaileari, salbu eta debekatuta badago interes publikoko arrazoiengatik.
- Ikastetxeak kontratatutako erabilera-lizentziak amaitu ondoren, erabiltzaileari itzuliko zaizkio hark bere jardunarekin loturik Aplikazioaren bidez emandako datu pertsonalak, eta Santillanak ez du gordeko datuon kopiarik. Horretarako, Santillanak hamabost (15) egun naturaleko epea emango dio erabiltzaileari lizentzia amaitzen denetik, erabiltzaileak bere jabetzako datu interesgarri guztiak erretira ditzan. Epe hori amaitu ondoren, edo ezinezkoa bada datuak itzultzea, Santillanak erabat ezabatuko eta suntsituko ditu datuak eta haien euskarriak.
1. HIRUGARRENAK
Ikastetxeak baimena ematen dio Santillanari hirugarrenak azpikontratatzeko, datuak tratatzearen ondoriozko funtzio, zeregin eta/edo erantzukizun jakin batzuetarako; esate baterako, Sanoma taldeko beste erakunde batzuk, plataforma edo Amazon Web Services kudeatzeko eta mantentzeko, betiere plataforman emandako edo sartutako datuak eta sortutako edukiak biltegiratze aldera.
Azpikontratistak tratamendu-azpieragiletzat hartuko dira, eta behartuta egongo dira, orobat, dokumentu honetan tratamendu-eragileari ezarritako eskakizunak betetzera, baita arduradunak adierazten dituen argibideei jarraitzera ere. Santillanak erantzukizun osoa izaten jarraituko du ikastetxearen aurrean eginbeharrak betetzeari dagokionez.
2. SEGURTASUNA
Segurtasun-neurriak. Santillanak datuen segurtasuna bermatzeko neurri egokiak hartuko eta aplikatuko ditu, teknikoak zein antolaketa mailakoak, ez dadin gerta aldaketarik, galerarik edo baimendu gabeko tratamendu edo sarbiderik datuetan, betiere Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 32. artikuluan jasotakoarekin bat etorriz. Horretarako, aintzat hartuko ditu teknologiaren egoera, biltegiratutako datuen izaera eta horiek dituzten arriskuak.
Santillanak aplikazioaren bidez zerbitzuak emateko erabiltzen dituen informazio-sistemetan datu pertsonalen segurtasuna urratzen bada, ikastetxeari bere kargura dituen datu pertsonalen segurtasunean gertatu diren eta ezagutzen dituen urraketen berri emango dio Santillanak, atzerapenik gabe eta gehienez ere 48 orduko epean; horrekin batera emango dio, orobat, gorabehera horiek egiaztatzeko eta jakinarazteko garrantzitsua izan daitekeen informazio guztia, Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorraren 33.3 artikuluan xedatutakoari jarraituz.
Pasahitza.
Erabiltzailea eta ikastetxea izango dira aplikazioaren bidez emandako informazioaren egiazkotasunaren, zehaztasunaren eta gaurkotzearen erantzule; alde horretatik, debekatuta dago identitate faltsuak erabiltzea eta hirugarrenen identitatea inola ordeztea (hor sartzen da besteren datuak, pasahitzak edo gakoak erabiltzea ere).
Santillanak erabiltzaile-izen, gako edo pasahitzen bat ematen badu aplikaziora sartzeko, erabiltzaileak arretaz gordetzeko konpromisoa hartzen du.
Pasahitza galduz gero, jarraitu plataforman ezarritako berreskuratze-prozedurari (adibidez, segurtasun-galderaren bidez edo erregistratzerakoan emaniko helbide elektronikoa baliatuz). Arazoa konpontzerik lortu ezean, mesedez jarri harremanetan Santillanako zure irakaslearekin edo saltzailearekin.
3. IKASLEEN DATUAK BABESTEA
Datuak Babesteko Espainiako Agentziak Ikastetxeentzako gidanarau orokor gisa definitzen duen bezala, ikastetxeek ez dute beharko datuen titularren baimenik datuok tratatzeko, betiere justifikaturik badago hezkuntza-funtzioa betetzean eta ikasleen matrikulekin sortutako harremanean. Ildo beretik, argitaletxeek legitimazioa izango dute datu pertsonalak tratatzeko, baldin eta ez badira erabiltzen zerbitzuaren lizentzian aurreikusitakoez bestelako helburuetarako.
Nolanahi ere, ikasleen gurasoei/tutoreei gomendatzen diegu laguntzeko eta gainbegiratzeko kontuak aktibatzeko prozesuan (bereziki 14 urtetik beherakoen kasuan).
Ikasleak aplikazioan alta ematean eta jarduera garatzean ematen dituen datuak ez dira sartuko Santillanaren ardurapeko fitxategietan, eta aplikazioa kudeatzeko soilik tratatuko ditu datuok tratamendu-eragile gisa. Tratamenduaren arduraduna, berriz, aplikazioa baliatzeko erabiltzaile espezifiko bakoitzaren lizentziak kontratatu dituen ikastetxea izango da.
Zure datuen tratamenduari buruzko informazio gehiago nahi izanez gero, kontsultatu ikastetxe kontratatzailearekin.
4. IRAKASLEEN DATUAK BABESTEA
Gure plataformetako irakasle erabiltzaileek e-vocación atariko egiaztagiriak eta/edo dagokion plataforman sartzeko lizentzia erabili ahal izango dituzte.
Irakasleak e-vocación atariko kredentzialak baliatuz aktibatzen badu kontua, hemen egiaztatu ahal izango ditu tratamendu-baldintzak.
5. ESKUBIDEAK
Santillanak, tratamendu-eragilea den aldetik, ahalik eta lasterren bidaliko dio ikastetxeari irakasleek edo ikasleek dpo.spain@sanoma.composta elektronikoz helarazitako eskaera oro, datuen babesaren arloko eskubideak egikaritzearekin loturik.